Merina Gris + J Martina

28
Api
20:00
BILBO (BIZKAIA)
BBK aretoa
Sarrera: Aurrez 12 euro. Egun berean 15 euro

Apirilaren 28an Merina Gris (argazkian) eta J Martina taldeak zuzenean ariko dira BBK aretoan. Emanaldia Punto Zero musika zikloaren barnean kokatzen da.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte.  kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.

Kokapena
BBK aretoa
Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 19-21, 48001 Bilbo, Bizkaia
https://salabbk.bbk.eus
Bilaketa metodo berriak