MC ONAK + PERLATA

26
Mar
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Doka Antzokia
Sarrera: Aurrez 8 euro. Takillan 10 euro
McOnak

McOnak folk-rock zeltiarra egiten duen eta 2011 urtean Lekeition sortutako taldea da. 2012an ‘McEta’ izeneko lehen diska argitaratu eta kontzertu ugari eman zituzten 2013ko udazkenean bira amaitu eta abenduan argitaratuko zuten ‘Piraten Matxinada’  diska grabatzera sartu ziren arte. Ordutik beste hiru disko argitaratu dituzte ‘Galerna’ 2015ean, ‘Gure Naufragioak’  2018an eta estudioko azken emaitza duten ‘Bitakora’ lana 2021 urtean. Disko guztiak Mauka diskoetxearen babesean ikusi dute argia.

Perlata

Arrasaten 2015ean sortutako punk rock  eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina eta gitarra), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Mario  (bateria) dira Perlata.

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
http://www.doka.eus