McONAK + DEKOT

12
Ots
21:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Iparragirre Rock Elkartea
Sarrera 10 euro

Otsailaren 12an McOnak (argazkian) taldea zuzenean ariko da Iparragirre Rock Elkartean, Gernikan. Emanaldian Dekot taldea izango dute lagun agertokian.

Mc Onak

Mc Onak folk-rock zeltiarra egiten duen eta 2011 urtean Lekeition sortutako taldea da. 2012an ‘McEta’ izeneko lehen diska argitaratu eta kontzertu ugari eman zituzten 2013ko udazkenean bira amaitu eta abenduan argitaratuko zuten ‘Piraten Matxinada’  diskoa grabatzera sartu ziren arte. Ordutik beste hiru disko argitaratu dituzte ‘Galerna’ 2015ean, ‘Gure Naufragioak’  2018an eta estudioko azken emaitza duten ‘Bitakora’ lana 2021 urtean. Disko guztiak Mauka diskoetxearen babesean ikusi dute argia. Diskoak disko, zuzenean eztanda egiten duen banda da McOnak!

Kokapena
Iparragirre Rock Elkartea
Bekoibarra Kalea, 253, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
https://www.iparragirrerock.com
Bilaketa metodo berriak