MATT “HEARTEBREAK” HILL & THE BLUE DREAMERS

27
Mai
20:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Itsas Etxea Auditoriuma
Sarrera 5 euro

Matt «Heartbreak» Hill hondarribian ariko da zuzenean maiatzaren 27an. Emanaldia Itsas Etxea Auditoriumean ariko da zuzenean eta emanaldian The Blues Dreamers banda izango du lagun.


Matt «Heartbreak» Hill

Nikki Hillen senarra eta eszenatokiko kide leiala den Matt «Heartbreak» Hill Hondarribian izango dugu, bere proiektu pertsonalena aurkezten. Matt ezaguna da sei harirekin egiten duen lan bikainarengatik eta, batez ere, Blues, Soul eta Rock & Bluesengana daukan pasioagatik.

Ipar Carolinatik dator, AEBetatik, Link Wray eta Nappy Brown bezalako artisten ildoa jarraitzen du, eta horren ondorioa du soinu kiskalgarri eta elektrizatzailea. Bere zuzenekoak sutsuak dira, R&R energia hutsa, S&B tanta leun sotilekin, eta The Blues Dreamers bandatzarraren laguntzaz emana.

Egoitza Tennesseko Memphisen duen The Blues Dreamers Soul, Blues eta R&R taldea da 2021z geroztik . Jon Hayk hogeita bat urte ditu eta gitarraren fenomenoa da, Danny Banks urteko bateriajolearen BMA 2022rako izendatua dago Matthew Wilsonek baxua jotzen du. 2021eko Blues Music Awards sarietan Urteko Bandarako izendatu zituzten John Németh-en Stronger Than Strong albumean egin zuten lanagatik. Hasieran John Némethen banda laguntzailea bezala bataiatu zuten arren, taldeak Nicole Atkins, John Paul Keith eta beste artista ospetsuekin ere grabatu eta jo izan du zuzenean.

Zalantzarik gabe, pribilegio hutsa Rock & Roll, Blues, Soul, Elvisetik Howlin Wolferaino bidaian Little Richarden amorrua maite dugunontzat.