Mäte + Arrotzak

23
Ots
21:00
GETARIA (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Otsailaren 23an, asteazkenez, Arrotzak (argazkian) eta Mäte (Zarautz, crust punka) Getaiko Gaztetxian ariko dira zuzenean, gaueko 21:00tan.

Arrotzak

Arrotzak taldea Donostia (Gipuzkoa) hirian sortzen da 2016 urte inguruan. Musikalki punk eta post punk giroetan kokatzen da taldearen norabidea, eta kantu ilunak lantzen dituzte nagusiki. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte: 2016 urtean taldearen izen bera eramango zuen ‘Arrotzak’ diskoa ikusiko du argia. Bi urte beranduago, 2018an ‘Lurzoru hotzetik’ kaleratzen da binilo formatuko lan ederra. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa zaharretik biratu du taldea, eta bere diskoek banaketa internaziola dute underground eszenan. Egun Fer, Arih eta Aritz dira Arrotzak.

Kokapena
Getariko Gaztetxea
Getariko gaztetxea
Krixketaneko Iturrigaina Kalea
20808 Getaria
https://www.facebook.com/getaiko.gaztetxia
Bilaketa metodo berriak