Mate + Arrotzak + Derrumbe

31
Mar
19:00
BEASAIN (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarera 4 euro

Martxoaren 31 arratsa gauean Mate, Arrotzak (argazkian) eta Derrumbe taldeak zuzenean ariko dira  Beasaingo gaztetxean.  19:00etan pintxopote beganoa egongo da, eta
20:0etan hasiko dira kontzertuak!

Arrotzak

Arrotzak taldea Donostia (Gipuzkoa) hirian sortzen da 2016 urte inguruan. Musikalki punk eta post punk giroetan kokatzen da taldearen norabidea, eta kantu ilunak lantzen dituzte nagusiki. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte: 2016 urtean taldearen izen bera eramango zuen ‘Arrotzak’ diskoa ikusiko du argia. Bi urte beranduago, 2018an ‘Lurzoru hotzetik’ kaleratzen da binilo formatuko lan ederra. Euskal Herrian aritzeaz gain, Europa zaharretik biratu du taldea, eta bere diskoek banaketa internaziola dute underground eszenan. Egun Fer, Arih eta Aritz dira Arrotzak.

Kokapena
Beasaingo Gaztetxea
Beasaingo Gaztetxea
Antzizar Kalea, 10
20200 Beasain
https://www.facebook.com/beasaingogaztetxea