Marlik + Habi

18
Ira
19:00
SEGURA (GIPUZKOA)
Arbolarin (eguraldi txarra egingo balu, Botikaxaharren)

Segurako ‘Ganbaran Norbait Dabil!’ Kultur Elkarteak antolaturik, ikasturte honetako kontzertuen agendari hasiera emango diogu Marlik eta Habi (argazkian) taldeen kontzertuekin batera.

Habi

Rock musika jorratzen duen Habi villabonar bikoteak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez beste talde batzuetan aritutako Yerai Gascon (ahotsa, gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) osaturiko taldeak 2019an argitaratu zuen lehen lana, ‘Loratu’ (Egilea Editore), baina ‘Koloreak’ (Elkar) bigarren diskoarekin euren musika gehiago zabaltzea eta kritika onak jasotzea ekarri zien. Rock melodiko baina indartsua egiten dute biko formatuan, eta zuzenekoetan indar hori transmititzen dute.

Marlik

Zumaian sorturiko taldea da Marlin. 2017an eman zituzten lehen pausoak eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu taldeak. Estudioko azken diskoak ‘Azaletik ezabatu baino lehen’ izena darama, eta 2020 urtean ikusi zuen argia. Maialen Velarde (ahotsak), Beñat Fer (gitarrak eta koruak), David Gorriti, (bateriak), Ales Gorriti, (baxuak) eta Oihana Rodriguez (teklatuak) musikariek osatzen dute egun banda.