Makulu Ken + Jah Inity Sound + El Jinete Palido

06
Aza
21:00
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Andoaingo gaztetxeak bere 37 urteak ospatuko ditu azaroan zehar. Euskal Herriko gaztetxe mitikoak 25 urte egin ditu gaur egungo kokalekuan, eta gaztetxe zaharrean egindako 12 urteak batuz, 37 urte dira Andoainen gaztetxea dela. Kontzertuak, dokumentala, eskalada txapelketa, azoka txikia… Ederra dator aurtengo egitaraua!

Azaroaren 6an Makulu Ken (argazkian) taldea ariko da zuzeneko emanaldian AfroBeat erritmoekin gaztetxea girotuz. Gainera,  Jah Inity Sound eta El Jinete Palido disko jartzaileak ariko dira kontzertu aurertik eta ondoren musika jartzen.

Kokapena
Andoaingo Gaztetxea
Andoaingo Gaztetxea
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain
https://www.instagram.com/andoaingogaztetxea/
Bilaketa metodo berriak