Maika Makosvski

18
Ira
19:00
BILBO (BIZKAIA)
BBK aretoa
Sarrerak agortuak

Maika Maikovski Bilbon. Aukera paregabea bere kantak zuzenean entzuteko. Aukera ona Larunbat arratsaldez kontzertu bat gozatzeko hirian. Aukera polita Maika Maikovski entzun, lagunekin egon eta musikarekin bat egiteko. Uda musikarekin agurtzen joateko, barruko emanaldiei kaixo emateko. Irailaren 18an, larunbatez eta 15 euroko sarrera ordainduta Bizikaiko Hiriburuko BBK aretoan arituko da mallorkarra. Bandak lagunduta.

Gitarrarekin eta pianoarekin, ahotsarekin bezain ondo moldatzen den musikari eta abeslaria da Maika Maikovski. Aita mazedoniarra eta ama andaluziarra duen Palma de Mallorcako abeslari arrunt ezaguna. 2010. urtean ‘Maika Makovski’ lehen lana plazaratu zuenetik, arrakasta dexente izan du abeslariak, eta telebistan aurkezle aritu izanak ere lagunduko zuen horretan. Bostgarren lana da ‘MKMK’ eta Bilbon aurkeztuko du. Bere alderdirik kementsu eta sutzaileena berreskuratzen du lan honetan. Craig Schumacherrek Arizonako Tucson hirian grabatutakoa, Howe Gelb eta Vetusta Morla taldearekin elkarlanean grabatutako lana da.

Bilboko kontzertuan ondoan izango ditu edozein instrumenturekin trebeak diren honako taldekide hauek: Dani Fernandez (Melange eta Luger taldeetan aritutakoa), Mariana Perez (the Mani-las taldekoa), Sam Bredhikhin (Kurt Baker Comboko kidea) eta Adrian Martinez. ‘MKMK tour’ indartsua izaten ari da, eta Bilbokoa Maika Makovski gure inguruan ikusteko aukera bakarrenetakoa izango da. Udan kontzertu bakarra eman du Euskal Herrian, Arabar Errioxan eskaini zuena.

Kokapena
BBK aretoa
Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 19-21, 48001 Bilbo, Bizkaia
https://salabbk.bbk.eus
BBK aretoa(a)n kontzertu gehiago