Madeleine

11
Ira
20:30
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Iparragirre Rock Elkartea
SARRERAK AGORTUTA

Irailaren 11 arratsean Madeleine taldea zuzenean ariko da Gernikako Iparragirre Rock Elkartean. Kontzertua 20.30etan hasiko da eta donostiako taldeak ‘Ezin dena’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Sarrerak Agortuta daude!

Madeleine

Madeleine post-rocka lantzen duen Donostiako taldea da, 2008an sortua. Paisaia anbientalak, erritmo aldakorrak eta melodiaz beteriko atmosferak dituzte gustoko. Jagoba Salvador (Baxua), Iñaki Benito (Bateria, efektuak), Gartxot Unsain (Gitarra, ahotsak) eta Itzal Uranga (Gitarra, ahotsak), musikariek osatzen dute taldea. Orain arte lau disko kaleratu dituzte: ‘Madeleine’ (2009), ‘Mugarri’ (2013), ‘Su hura’ (2018) eta ‘Ezin dena’ (2021).

Kokapena
Iparragirre Rock Elkartea
Bekoibarra Kalea, 253, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
https://www.iparragirrerock.com
Iparragirre Rock Elkartea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak