Lukiek + Liher + Ezpalak

30
Ira
23:00
URNIETA (GIPUZKOA)
Txosnagunea
DOako emanaldiak, jaiak
Liher

2015ean Donostian sortutako musika taldea da. Lide Hernando (Ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (Gitarra, koruak, perkusioa), Joshka Natke (Baxua, koroak), eta Ander Berzosa (Bateria) musikariek osatzen dute taldea. Lehen diskoa, ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) izenekoa, taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok atera zuen bakarlari moduan. Ostera, proiektua talde bilakatu zen eta beste lau disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020),  ‘Eta hutsa zen Helmuga (2021) guztiak auto-ekoitziak. Musikalki rock giroetan dator Liher taldea.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.

URNIETAKO SAN MIELAK – MUSIKA EGITARAUA –

IRAILAK 28 ASTEAZKENA
20:00 Lear + DJ Atxukarro

IRAILAK 29 OSTEGUNA
23:00 Kyxo + The Roristak + Kyxo DJ Set

IRAILAK 30 OSTIRALA
23:00 Lukiek + Liher + Ezpalak

URRIAK 01 LARUNBATA
23:00 Herenegun + Xiberoots + DJ Albabarruna

URRIAK 02 IGANDEA
19:00 Nerepe + Amaterra

Kokapena
Urnietako Txosnagunea
https://www.instagram.com/poxta_zahar/
Bilaketa metodo berriak