Lukiek + S.A.D.
Otsailaren 4an SAD eta Lukiek (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Villabona herriko Aljibean. Emanaldia Sarhijai Kultur elkarteak antolatzen du. Sarrerak aurrez Basajaun liburudendan, Errota Txiki tabernan eta Rainbow tabernan eskura daitezke. Egun berean ere eskuragai izango dira Aljibean bertan.
OHARRA: Hasera batean horrela iragarria bazen ere, DENA taldeak ezin izango du jo! bere ordez S.A.D. taldea ariko da.
Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.
20150 Villabona,
Gipuzkoa