Little Martin Selektah & Juantxo Arakama + Lamiak + Irtera + Dantzall Sound

14
Mai
21:30
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Maiatzaren 14an Irizar E-Mobility langileekin elkartasun gaualdia izango da Andoaingo gaztetxean. Arratsean manifestazioa izango da herrian zehar, eta 21:30etatik aurrera zuzeneko musika gaztetxean.

EGITARAUA
17:30 Manifa Udaletxetik hasita
19:00 elektropapo elektrotxaranga herriko kaleetan zehar
21:30 kontzeruak
– Little Martin Selektah + Juantxo Arakama
– Irtera
– Lamiak taldea
– Dantzall Sound

Lamiak

2017 urtean Donostian sortutako hiruko taldea da Lamiak. Lau urteko musika bidean, estudioko bi disko grabatu dituzte, zuzeneko emanaldiak eskaintzearekin batera. Lehen diskoa ‘Itsuen Aroa’ izenpean ikusi zuen argia 2019 urtean, eta musikalki rock koordenadetan zetorren lana, stoner edo hard rock giroetara biratuz hainbat kantuetan. Estudioko bigarren emaitza, berriz, 2022 honetan ikusiko du argia. Lana pasaden urteko udan grabatu zen Zestoako Gaztain estudioetan Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De La Fuente (bateria) dira Lamiak.

Kokapena
Andoaingo Gaztetxea
Andoaingo Gaztetxea
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain
https://www.facebook.com/Andoaingo-Gaztetxea-877434985673626/
Andoaingo Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago