LIN TON TAUN + RODEO

12
Aza
22:00
AZPEITIA (GIPUZKOA)
Sanagustin kulturgunea
sarrera 11 euro

Zestoako harrobitik zuzenean 2 taldez gozatzeko aukera izango dugu Sanagustinen. Lin Ton Taun talde mitikoaz gain Rodeo (argazkian) taldea ere izango dugu.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), BeƱat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Kokapena
Sanagustin Kulturgunea
Sanagustin kulturgunea
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia
https://www.kulturaz.eus/
Sanagustin Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak