Liher + Qvuerno

18
Ira
20:00
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Niessen Aretoa
SARRERAK AGORTUTA

Irailaren 18an Liher (argazkian) eta Qverno taldeak zuzenean ariko dira Errenteriako Niessen aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude entradium plataforman. Emanaldia Oarsomusika elkarteak antolatzen du.

Liher

2015ean Donostian sortutako musika taldea da. Lider Hernando (Ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (Gitarra, koruak, perkusioa), Joshka Natke (Baxua, koroak), eta Ander Berzosa (Bateria) musikariek osatzen dute taldea. Lehen diskoa, ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) izenekoa, taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok atera zuen bakarlari moduan. Ostera, proiektua talde bilakatu zen eta beste hiru disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020), guztiak autoekoitziak.

Qverno

Madrilen bizi diren musikari euskaldunek sortu zuten Qverno taldea. Morgan, Dinero, Trono de Sangre, Minor Empires eta Cobra taldeetan aritutako Alain Martínez (ahotsa eta gitarra), Fernando Moreira (gitarra), Javier Seisdedos (baxua) eta Ekain Elorza (bateria) dira Qverno. Eta rock gogorra egiten dute. Intentsitate handiko taldea da. Pandemia garaian kontzertu asko bertan behera geratu ostean, asmo berria daukate: beraiekin jo behar zuten taldeen bertsioak egitea. Asko euskaraz. Eta hoietakoren bat entzuteko aukera izango dugu ziurrenik Oreretan.

Kokapena
Niessen Kulturgunea
Niessen Aretoa
Alfonso XI Kalea, 10
20100 Errenteria
https://kultura.errenteria.eus/
Niessen Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago