Liher + Ginger

19
Mar
22:00
ORIO (GIPUZKOA)
Etxeluze gaztetxea
Sarrera 8 euro

Martxoaren 19an Korrika kulturalaren barnean kontzertua ospatuko da Orioko Etxeluze gaztetxean. Gaueko 21:00etan zabalduko dira ateak, eta 22:00etatik aurrera Ginger eta Liher (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean.

Liher

2015ean Donostian sortutako musika taldea da. Lide Hernando (Ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (Gitarra, koruak, perkusioa), Joshka Natke (Baxua, koroak), eta Ander Berzosa (Bateria) musikariek osatzen dute taldea. Lehen diskoa, ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) izenekoa, taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok atera zuen bakarlari moduan. Ostera, proiektua talde bilakatu zen eta beste lau disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020),  ‘Eta hutsa zen Helmuga (2021) guztiak auto-ekoitziak. Musikalki rock giroetan dator Liher taldea.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Kokapena
Etxeluze Gaztetxea
Etxeluze Gaztetxea
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio
https://www.facebook.com/etxeluze
Bilaketa metodo berriak