Liher

24
Aza
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
gaztetxea
Sarrera 7 euro

Azaroaren 24 gauean Liher taldea zuzenean ariko da Arrasateko Gaztetxean Kooltur Ekintza musika zikloaren barnean.

Liher

2015ean Donostian sortutako musika taldea da. Lide Hernando (Ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (Gitarra, koruak, perkusioa), Joshka Natke (Baxua, koroak), eta Ander Berzosa (Bateria) musikariek osatzen dute taldea. Lehen diskoa, ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) izenekoa, taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok atera zuen bakarlari moduan. Ostera, proiektua talde bilakatu zen eta beste lau disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020),  ‘Eta hutsa zen Helmuga (2021) guztiak auto-ekoitziak. Musikalki rock giroetan dator Liher taldea.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak