LEOK K

06
Abu
20:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Surtidor taberna
Doako emanaldia

LEOK´K taldeak zuzenean aurkeztuko du astebuu honetan argitaratu duen disko berria. Abuztuaren 5ean Zestoan ariko dira, eta abuztuaren 6an, berriz, Zarautzen. Bi emanaldietan ‘Bizirik hala ere’ lana taularatuko du talde mitikoak.

LEOK ́K

1968. urtean Zestoan (Gipuzkoa) sortu zen LEOK ́K rock taldea. Bere jarduna 1972 urte bitartean luzatu zen, eta onodren lozorro luze batean sartu zen banda. 1992an 25. urteurrena ospatzeko elkartu ziren eta, eta 2002an berriz 35. urteurrena ospatzeko. Azken emanaldi hau tarteko, taldea eraberritu eta asteroko entseguak egiten hasten da taldea, gerora, normaltasunez aritzeko agertoki gainean.

LEOK ́K taldeak ezin izan zuen bere garaian diskorik grabatu, baino azken urte hauetan arantza kendu dute diskografi oparoa osatuz. Hala, ‘Saemel’ (2006), ‘Une bat’ (2010), ‘Infinituari segika’ (2018), ‘Alferrik Baita’ (2019), eta berriki argia ikusi duen ‘Bizirik hala ere’ (2022).