Lendakaris Muertos + The Guilty Brigade + Larrubeltzak + Trillita
Azaroaren 26an Oarsomusikaren hamargarren urtemuga ospatzeko jaialdia antolatu da Lekuona fabrikan, Oreretan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Lendakaris Muertos (argazkian), The Guilty Brigade, Larrubeltzak eta Trillita tadeak ariko dira zuzenean.
Larru Beltzak 2018. urtearen amaieran Oñatin sortutako taldea da. Naiara Urzelai (Ahotsa), Ander Korkostegi (Gitarra), Imanol Ugarte (Baxua), Iñaki Zubia (Bateria) eta Lauren Ugarte (Gitarra) dira taldeko partaideak, aurretik beste taldet batzuetan ibilitakoak (Golpe de Estado, Sospechosos, Papalagi, Antihumano, CC627, Banda Munizipala…) 2021ean argitaratu zuten euren estreinako lana, ‘Nork epaituko du epailea’ izenekoa eta zortzi kantu biltzen dituena.
Iruñean 2012. urtean sortutako punk rock taldea da The Guilty Brigade. Gartxot, Ivan, Xabi eta Nestor kideek osatzen dute eta dagoeneko hainbat lan plazaratu dituzte. Sortu eta urtebetera atera zen beraien lehen lana: ‘Desbideratuen Deskontrola’. Gerora karrikaratu dituzte ‘Hacia el infierno’ (2014), ‘Polvora y whiski’ (2015) eta ‘No apto para cuerdos’ (2017) diskoak. Taldearen azken estudioko diskoa 2019an ikusi zuen argia ‘Tu mundo arder’ izenpean.
2004 urtean sortu zen Lendakaris Muertos taldea Iruñea zaharrean. Punk ereserkiak, letra azidoak eta umore zorrotza dira Lendakarien kantuen musika menua. Estudioko zortzi disko eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan grabaturiko zuzenekoa lana du taldeak bere diskografian, guztira, 100 kantu baino gehiagoko uzta ederra. Pandemiak ‘Podrán cortar la droga pero no la primavera’ diskoaren aurkezpenak bertan behera utzi zituen, eta taldeak denbora hori probestu zuen hurrengo artefaktua prestatzeko. Horrela sortu eta argitaratzen da ‘Miedo a un planeta plano (vol. 1)’ diskoa, 2020 urtean entsegu lokalean landua eta taldeak berak argitaratua Que Mala Patria diskoetxearen babesean. Egun, Aitor Ibarretxe (ahots nagusia), Jokin Garaikoetxea (baxua), Potxeta Ardanza (bateria) eta Ivan Karmona (gitarra eta azpi-ahotsa) dira Lendakaris Muertos.
Ugarritza Etorbidea, 1
20100, Errenteria