Lemak + Ezpalak

05
Ots
22:00
LEGUTIO-BILERLE (ARABA)
Frontoia

Otsailaren 5ean San Blas eguna ospatuko dute Legution, eta gaztetxeak egun osoko egitaraua prestatu du. Gauean zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, non 22.00etatik aurrera Lemak eta Ezpalak (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.