Leihotikan + La Furia + La Excavadora + Jaikide D.J.

16
Uzt
22:00
GASTEIZ (ARABA)
Zabalgana Auzoan Jaigunean
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren 15, 16 eta 17an Gasteizgo Zabalganako auzoan jaiak izango dira, eta bide horretan ez dira zuzenean emanaldiak faltako. Larunbat gauean Leihotikan (argazkian), La Furia, La Excavadora eta Jaikide D.J-ak ariko dira zuzenean.

Leihotikan

Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’.

LA EXCAVADORA

La Exvavadora taldeak Mauka diskoetxearen babesean argitaratu duen lehen diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Musika talde berria izan arren, musikari beteranoak biltzen dira egitasmo honetan. Besteak beste,La Polla Records, Gatillazo, Marky Ramone edo Sumision City Blues taldeetan aritutako musikariak topa daitezke La Excavadoran. Musikalki, punk rock giro oldarkorrak jorratzen ditu taldeak.

La Furia

La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.