Leihotikan + Occhi di Farfalla

04
Mar
22:00
BILLABONA (GIPUZKOA)
Aljibe
Sarrera 8 euro

Martxoaren 4an Leihotikan (argazkian) eta Occhi di Farfalla taldeak Billabonako Aljibean ariko dira zuzenean.

Leihotikan

Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’.

Kokapena
Aljibe
Maiatzaren Lehena, 2,
20150 Villabona,
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/Sahrijai-102555831308466
Bilaketa metodo berriak