Leihotikan + J Martina + DJ DBO_951

09
Api
21:30
BERRIOZAR (NAFARROA)
Ilargiaren plaza
sarrera: Aurrez 5 euro. Bertan 8 euro.

Apirilaren 9an Leihotikan (argazkian) eta J Martina zuzenean ariko dira Berriozarren. Gaua borobiltzeko DJ DBO_951 ariko da. GKS -ren Jardunaldie barnean emango den kontzertua da honakoa.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.

Leihotikan

Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’.