LEIHOTIKAN + EZPALAK
Leihotikan eta Ezpalak taldeek indarrak batuko dituzte Maiatzaren 16 gauean Totem aretoan jotzeko. Emanaldi berezia izango da Leihotikan taldearentzako, etxean jotzeaz gaiz, birako azken emanaldia izango delako.
Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’. Azkenik 2023ko azaroan taldearen disko berriak ikusten du argia, ‘Etorkizuna ginenean’
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kidean, eta abiadura biziko bidea egin dute hiru urteko bidean hiru disko argitaratuz. Horietako azkena 2022ko neguan ikusi du argia ‘Hortz aina hots’ izenpean.