Leihotikan + Addar

02
Urr
21:00
IURRETA (BIZKAIA)
San Migel Plaza
Gonbidapen bidez

Bizkaiko Iurreta herrian kontzertuak izango dira ‘Udazken kulturala’ ekimenaren barruan. Urriaren 2an, Leihotikan eta Addar taldeak ariko dira zuzenean herriko plazan.

LEIHOTIKAN

Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’.

Addar

Addar taldea Bermeon sortu zen 2018. urtean, ‘Zona Cero’ eta ‘Zartadako’ taldeetako Imanol Rodríguez (bateria), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra), Xabier Bilbao (baxua) eta Beñat Aurrek (gitarra) osatzen dute. 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioan grabatu zuten euren lehen lana, ‘Sugarra’ deiturikoa, Jose Manuel Sampedrok ‘Xanpe’ ekoiztua. Bost kantadun disko honetan, Rock eskandinaviar kutsuko abestiak bildu zituzten. Hitzei dagokienez, zekenkeria, egozentrismoa, pasioa, beldurra nahiz itxaropena bezalako gaiak nabarmentzen dira. 2021ko martxoan ‘Errautsak’ (Gor) diskoa argitaratzen da, ’Sugarra’ laneko bost kantuei hiru gehiago gehituz, haien lehen lan luzea osatuz.
High Energy Rock n’ Roll!