Las Furias + Maraca Diablo + Inoren ero ni + Vulk + Lie Detectors

24
Ira
17:30
MENDARO (GIPUZKOA)
Garagartzako plazan
Doako emanaldia

Irailaren 24ean ospatuko da Gararock jaialdiraren aurtengo edizioa. betiko lez Mendaron izango da jaialdia, Garagartzako plazan. Arratseko 17:30etan hasiko dira zuzeneko emanaldiak, eta bide horretan, Las Furias, Maraca Diablo, Inoren Ero Ni, Vulk eta Lie Detectors (argazkian) igoko dira agertokira. Jaialdia doakoa izango da, eta musikaz gain, antzerkia eta Food Truck gunea izango da.

Inoreneroni

Inoreneroni taldea 2002.urtean sortzen da Andoainen, aurretik Bap!, Purr, Anari edota Negu Gorriak taldeetan ibilitako musikariekin. 2003an taldearen izen bera zuen lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudios-en Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta geroztik beste lau disko grabatu dituzte. Taldean musikari aldaketa ugari bizi izan dituzten arren, bizirik matentzen da taldearen filosofia.  Taldearen estudioko azken emaitza ‘Il cercatore di perle’ (Bidehuts, 2019)  diskoa da, lau kantuz osaturiko binilo lana. Gaur egun Okene Abrego (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Mariano Hurtado (baxua) eta Guantxe (bateria) musikariek osatzen dute taldea.

Vulk

Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz,  ‘Ground for Dogs’ lanak ikusten du argia, eta 2022 honetan ‘Vulk ez da’ argitaratzen da. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.

Lie Detectors

Musika eta festa. Bi ideia horiek elkartzen dira Lei Detectors taldearen erritmoetan. Gazteleraz abesturiko kantuak dira, 60 eta 70 hamarraldietako rock giroak erreferentzi nagusi, musikarekin gozatu eta musika eginez gozaraztea dute helburu. Musika bidean hainbat disko txiki kaleratu dituzte urte hauetan guztitean, eta 2020 urtean ikusi zuen argia ‘Long Play’ izeneko disko luzea. Egun Txema Babon, Urko Roa, Eneko Etxeandia, Aitor Txiki eta Alvaro Turrio dira Lie Detectors.