LAMIAK

22
Abu
23:30
BILBO (BIZKAIA)
Txosna Aixeberri Konpartsa
Doako emanaldia, jaiak

Aixeberri Konpartasak musika egitarau dotorea prestatu du Bilboko Aste Nagusirako. Gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, musikalki, anitza eta koloretsua izango delarik musika eskaintza. Abuztuaren 22 gauean Lamiak taldea ariko da zuzenean.

Lamiak

2017 urtean Donostian sortutako hiruko taldea da Lamiak. Lau urteko musika bidean, estudioko bi disko grabatu dituzte, zuzeneko emanaldiak eskaintzearekin batera. Lehen diskoa ‘Itsuen Aroa’ izenpean ikusi zuen argia 2019 urtean, eta musikalki rock koordenadetan zetorren lana, stoner edo hard rock giroetara biratuz hainbat kantuetan. Estudioko bigarren emaitza, berriz, 2022 honetan ikusiko du argia. Lana pasaden urteko udan grabatu zen Zestoako Gaztain estudioetan Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De La Fuente (bateria) dira Lamiak.

Kokapena
BILBOKO KONPARTSAK
https://www.bilbokokonpartsak.eus
BILBOKO KONPARTSAK(a)n kontzertu gehiago