LÁGRIMAS DE SANGRE + ØDEI
Apirilaren 15 gauean Lagrimas De Sangre (argazkian) eta Ødei zuzenean ariko dira Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Drill eta Rap doinuen indar, letra eta base grabeek dar-dar egingo dute Sanagustineko horma zaharretan.
‘Terapia’ izeneko diskoa plazaratu berri du ØDEI rap abeslariak. Odei Barroso bertsolari eta musikariaren bakarkako proiektua da, aurretik 2zio taldearekin aritu ostean. Jo Olaskoaga kidearekin batera grabatu ditu abestiok, eta debuteko honetan 15 korte biltzen dira. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi aparta da. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Bertsolari bezala ezagutu bagenuen ere, orain hitza uztartzen ahal du erritmo eta base ezberdinekin. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga.
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia