La Topadora + Kilimak
Urtarrilaren 4an La Topadora (argazkian) eta Modus Operandi Kilimak taldeak kontzertua eskainiko dute bilboko Bilborock aretoan. Emanaldia doakoa izango da.
Oharra: Modus operandi taldea aritu behar zen emanaldi honetan, baino azken orduko arazoak medio ezin izango dute. Kilimak taldea ariko da euren ordez.
Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batzen dira La Topadora musika egitasmo berrian. Vendetta taldearen errautsetatik sortzen da banda, eta egun Javiero (Gitarra eta ahotsa), Ruben (trompeta eta ahotsa), Luisillo (baxua eta ahotsa), Enrikko (bateria), eta Gaizka (tromboia) dira taldeko kideak. Musikalki erretimo bero eta dantzagarriak lantzen dituzte, besteak beste, ska, rock, rumba, giro latinoak, eta erritmo elektronikoak batzen dituzte musika kokteleran.
Mesedeetako Kaia,
Bilbo