LA TOPADORA + IHESKIDE + ZIRKINIK BEZ

GAUR
13
Abu
22:30
ZEANURI (BIZKAIA)
Herriko Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Abuztuaren 13an La Topadora (argazkian), Zirkinik Bez eta Iheskide taldeak zuzenean ariko dira Zeanuriko Herriko plazan. Emanaldia gaueko 22.30etan hasiko da eta doakoa izango da.

La Topadora

Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batzen dira La Topadora musika egitasmo berrian. Vendetta taldearen errautsetatik sortzen da banda, eta egun Javiero (Gitarra eta ahotsa), Ruben (trompeta eta ahotsa), Luisillo (baxua eta ahotsa), Enrikko (bateria), eta Gaizka (tromboia) dira taldeko kideak. Musikalki erretimo bero eta dantzagarriak lantzen dituzte, besteak beste, ska, rock, rumba, giro latinoak, eta erritmo elektronikoak batzen dituzte musika kokteleran.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.