La Topadora
17
Ira
20:00
ZANGOZA (NAFARROA)
Plaza
La Topadora taldea zuzenean ariko da datozen asteetan. Iraila beroa izango da banda nafarrarentzako eta besteak beste, Urruña, Sara, Zangotza eta Berriozar bisitatuko dituzte.
La Topadora
Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batzen dira La Topadora musika egitasmo berrian. Vendetta taldearen errautsetatik sortzen da banda, eta egun Javiero (Gitarra eta ahotsa), Ruben (trompeta eta ahotsa), Luisillo (baxua eta ahotsa), Enrikko (bateria), eta Gaizka (tromboia) dira taldeko kideak. Musikalki erretimo bero eta dantzagarriak lantzen dituzte, besteak beste, ska, rock, rumba, giro latinoak, eta erritmo elektronikoak batzen dituzte musika kokteleran.