La Secta
Azaroa bero dator Arrasaten. ‘Ez donk amaitu’ ekimenaz gai, ugariak izango dira gaztetxean izango diren kontzertuak. Eta tartean, nola, ez Kooltur Ostegunak. Azaroaren 18an La Secta talde mitiokoa ariko da zuzenean. Bilbotik, soinu distortsionatu eta psikodelikoak lantzen.
KOOLTUR AZAROA – Eguenak Arrasateko Gaztetxean! –
Azaroak 04 Iker Martinez eta zaldi herrenak!
Azaroak 11 The Van
Azaroak 18 La Secta
Azaroak 25 Audience
80 hamarkadan Euskal Herrian punk rock musikaren eztanda izan zenean, ingelesez kantatzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen Bilbo eta Santurtzi artean sortutako La Secta. 90 harmakadarako talde bezala jotzeari utzia zioten, baina ia 30 urte beranduago, berriz ere elkarrekin ari dira La Sectakoak. 2017an berriz elkartu zirenetik gogotsu ari dira Patxi, Alberto, Gorka eta Txetxu. Garai bateko doinuak, egungo gogo eta ilusioarekin.
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa