La Rekba
10
Ira
19:00
GASTEIZ (ARABA)
Orbain Kultur Elkartea
Sarrera 5 euro
Irailean Orbain Kultur Elkartearen VI. Urtemuga ospatuko da Gasteizen, eta makina dira antolatu diren ekimen eta ekitaldiak. Mahai inguruak, erakusketak, liburu aurkezpenak, eta nola ez, zuzeneko emanaldiak. Irailaren 10 arratsean La Rekba taldea ariko da zuzenean bere disko txikia aurkezten.
La Rekba
Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.
Kokapena
Orbain Kultur Elkartea
Navarro Villoslada Kalea, 8, 01012 Gasteiz,
https://www.facebook.com/OrbainKultur