La Rekba + Tatxers

01
Api
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Doka Antzokia
Sarrera: Aurrez 7 euro / Egun berean 10 euro

Apirilaren lehen egunean Tatxers eta La Rekba (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Donostiako Doka antzokian.

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.

La Rekba

Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
http://www.doka.eus