La Rekba + Silicies Grizzlies

05
Aza
20:00
GAZTELU (GIPUZKOA)
Elizako Arkupean

Azaroak 5ean, ostiralez, La Rekba (argazkian) eta Silicies Grizzlies taldeak zuzenean ariko dira Gaztelu herrian, gipuzkoan. Kontzertu ondoren  techno pintxadak izango dira Andreas Cuello eta Anderetx-en eskutik.

La Rekba

Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.

Bilaketa metodo berriak