La Rekba + Iramo + KKK

30
Urr
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Urriaren 30 gauean La Rekba,  Iramo (argazkian) eta KKK taldeak zuzenean ariko dira Gasteizko Gaztetxean. Zuzeneko kontzerruak eta gero disko pintxadak izango dira. Sarrerak aurrez Hala Bedi tabernan eta Old Trower Stuff-en eskuratu daitezke 5 euroen truke.

La Rekba

Txorroskillo taldearen errautsetatik sortzen da La Rekba taldea 2019 urte amaieran. Unai Azpiroz (bateria), Jon Iriarte (baxua eta ahotsak) eta Jaime Alvarez (gitarra eta ahotsak) dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dituzte lehen kantuak. Binilo txiki ederrean kaleratu den lanean lau kantu topa daitezke, guztiak, taldeak sortuak. Musikalki punk rock, post punk eta punk iluna jorratzen du banda gipuzkoarrak.

Kokapena
Gasteizko Gaztetxea
Gasteizko Gaztetxea,
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz
https://www.facebook.com/gasteizko.gaztetxea/