La Otra

25
Ira
19:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Doka
Sarrera 12 euro

Irailaren 25ean,  larunbatez,  La Otra musikaria zuzenean ariko da Donostiako Doka antzokian. Sarrerak dagoeneko salgia daude Doka antzokiaren atari digitalean. Ez da hau izango abeslariak gurean eskainiko duen emanaldi bakarra. Irailaren 24an Bilboko Bira gunean izango da zuzenean.

La Otra

La Otra abeslari madrildarra da, bakarlari feminista eta militante errebeldea. Emanaldi honetan 2021 honetan argitaratu duen ‘Incendio’ diskoa aurkeztuko du, kantu goxo bezain gogorrak biltzen dituen iraupen luzeko hirugarren emaitza. Gitarra akustikoaz eta ahotsaz, gauzak aldarrikatzeko ez dela ohiukatu behar erakustiko du zuzeneko honetan. Alta, ez da bakarka ariko ordea, ondoan banda izango baitu. Horrela taularatuko dira: Isa ‘La Otra’ (ahots nagusia), Pablo Levin (bateria), Iker Rafael (gitarra), Paula Canovas (baxua) eta Elena Cortes (teklatua).

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
http://www.doka.eus
DOKA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak