ADARRETATIK:
La Jodedera & Rafa Villafaña

29
Ira
19:30
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Musika Plaza
Doako emanaldia

Irailaren 29an eta 30ean, eta urriaren batean Adarretatik festibala ospatuko da Zarautzen.. Hiru egunetan zehar zuzeneko musika izango da nagusi. Jaialdia La Jodedera taldeak zabalduko du 29 arratsean Rafa Villafaña musikariarekin egingo duen emanaldi bereziarekin. 19.30etatik 21.00era ariko dira zuzenean, Musika plazan.

La Jodedera

Kubako eta Euskal Herriko musikariek bat egiten dute La Jodedera taldean, non musikalki, Karibeko erritmo beroak diren nagusi, tartean, sona, salsa, kumbia, chachacha, edota merengea. Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa), Oscar La Habana (treseroa), Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) dira taldeko bizkar hezurra, baino batzuetan musikari gehiago batzen dira zuzenekoetara.

Helburu argi batekin sortu zuten La Jodedera: entzuleak dantzan jartzea. Horretarako, kantu propioak sortzeaz gain, Euskal Herriko zein Kubako abesti ezagunetara jotzen dute, betiere ukitu pertsonala emanez. Bidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, guztiak auto-ekoizpen bidez, eta ehundaka izan daitezke taldeak eskainitako emanaldiak kale kantoietan, txosnagunetan edo plaza zabalean.

ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA – ZARAUTZ – KONTZERTUAK

IRAILAK 29 OSTIRALA
19:30 La Jodedera & Rafa Villafaña (Musika Plaza)
22.00 Nakar (Munoa Plaza)
23:15 La Perra Blanco (Munoa Plaza)

IRAILAK 30 IGANDEA
19:30 Erromintxelak (Musika Plaza)
21:00 Argizulo eta Beñaranks & Eira (Munoa Plaza)
23:15 Akatz (Munoa Plaza)

URRIAK 01 IGANDEA
13:00 Donosti Lindy Hop & DJ MR. Patxi ‘Crazy Legs’ (Musika Plaza)
18:00 Antonio Lizana Trio (Munoa Plaza)

Kokapena
Musika Plaza - Zarautz
Musika Plaza - Zarautz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak