LA FURIA + MERINA GRIS

19
Abu
23:05
DONOSTIA (GIPUZKOA)
FLAMENKA
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau polita prestatu dute Donostiako Piratek jai egunetarako. Betiko moduan La Flamenkako agertokia izango da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira musika emanaldi gehienak. Era berean, Trinitate plazako gunean ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da afarien orduan.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. Taldeak hiru single aireratu ditu; ‘Besteek zer’ 2020an, ‘Saiatzen naiz’ eta ‘90’ ekainean (Ed is Dead-ek ekoiztua). Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro eta Eneko Sagardoiek parte hartu dute besteak beste.

La Furia

La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.

FLAMENKA – ASTE NAGUSI PIRATA – MUSIKA EGITARAUA

ABUZTUAK 13 LARUNBATA
23:05 Laiotz

ABUZTUAK 14 IGANDEA
21:30 Physis Vs Nomos
00:30 Kerobia

ABUZTUAK 15 ASTELEHENA
20:00 Broken Brothers Brass Band
23:05 Zea Mays + Bad Sound

ABUZTUAK 16 ASTEARTEA
18:30 Alargun Beltzak
23:05 DJ Miau

ABUZTUAK 17 ASTEAZKENA
23:05 Skakeitan + 3 Gabe 2

ABUZTUAK 18 OSTEGUNA
23:05 Ezpalak + Niña Coyote eta Chico Tornado

ABUZTUAK 19 OSTIRALA
23:05 La Furia + Merina Gris

ABUZTUAK 20 LARUNBATA
23:05 Brava + Dupla + Alvva

Kokapena
Portua (donostia)
Portua (donostia)(a)n kontzertu gehiago