La Furia

25
Aza
23:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Irati taberna topalekua
Doako emanaldia

Azaroaren 25 gauean La Furia zuzenean ariko da Arrasateko Irati Topalekuan. Gaueko 23.00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doakoa izango da.

La Furia

La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.

Kokapena
Irati taberna
Irati Taberna Topalekua,
Ferrerías Kalea,
Arrasate
(Gipuzkoa)
Irati taberna(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak