LA FURIA
La Furiak martxan du ‘Post Mortem’ disko berria aurkezteko kontertu bira, eta bide horretan martxoaren 4an Getxo herriko Muxikebarri zentroan ariko da zuzenean.
La Furia
La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.
Kokapena
Muxikebarri Zentroa
Muxikebarri Zentroa
Basagoiti Hiribidea
Getxo
https://www.getxo.eus/eu/servicios/publicaciones/muxikebarri
Basagoiti Hiribidea
Getxo