La Excavadora + Puro Relajo + Eñaut Elorrieta
La Excavadora taldea zuzenean ariko da Andoaingo Gaztetxean. Emanaldi honetan Mauka diskoetxean argitaratu duten lehen diskoa aurkeztuko dute.
La Excavadora taldeak Mauka diskoetxearen babesean argitaratu duen lehen diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Musika talde berria izan arren, musikari beteranoak biltzen dira egitasmo honetan. Besteak beste, La Polla Records, Gatillazo, Marky Ramone edo Sumision City Blues taldeetan aritutako musikariak topa daitezke La Excavadoran. Musikalki, punk rock giro oldarkorrak jorratzen ditu taldeak.
Mexikar doinuetan datorren banda nafarra da Puro Relajo. 2013 urtean sortuak, taldeak berak sorturiko abestiak eta mexikar kantu ezagunen bertsioak uztartu izan dituzte zuzeneko emanaldietan. Era berean, euskal kantu tradizionalen mariatxi moldaketak ere landu izan dituzte, bai eta disko batean bildu guztiak, tartean ‘Xalbadorren heriotzean’ edo ‘Txoriak Txori’ ezagunak. Musika bidean estudioko sei disko argitaratu ditu taldeak, ehunka kontzertu eskaintzearekin batera.
Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikariak Lugarri taldeko abeslaria gisa eman zituen lehen pasuoak, gerora ibilbide oparoko Ken Zazpi taldea sortuz. Ken Zazpirekin zortzi disko kaleratu baditu ere, nabarmentzekoa da azken urteetan martxan duen bere bakarkako bidea. 2013an abiatu zuen bide hau, eta musikalki pop giroetara bideratuz bere musika, baino ez dio muzin egin bestelako musika ildoei. Idazle ugariren olerkiak musikatu ditu bere diskoetan, tartean Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi edo Uxue Alberdi kasu. Bere estudioko azken lan luzea 2019 urteko ‘Irteera argaiak’ izeneko diskoa da. 2020 urtean, berriz, ‘Harbide zilar bat’ lana kaleratu du Sapere Aude Sinfonietta orkestrarekin elkarlanean.