La Excavadora
Martxan da Kooltur Ostegunak ekimenaren denboraldi berria! Urrirako musika egitarau ederra prestatu dute, eta guztira lau emanaldi egingo dituzte. Denboraldiko lehen emanaldian La Excavadora taldea ariko da zuzenean. Bigarrenean MICE, banda formatuan. Urriaren 21 gauean Sonic Trash taldeak joko du, eta urria Joseba Irazoki eta Lagunak taldearekin itxiko da. Sarrerak, betiko lez, gaztetxean bertan eskuratuko dira, kontzertu bakoitza hasi baino lehen.
La Exvavadora taldeak Mauka diskoetxearen babesean argitaratu duen lehen diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Musika talde berria izan arren, musikari beteranoak biltzen dira egitasmo honetan. Besteak beste,La Polla Records, Gatillazo, Marky Ramone edo Sumision City Blues taldeetan aritutako musikariak topa daitezke La Excavadoran. Musikalki, punk rock giro oldarkorrak jorratzen ditu taldeak.
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa