La Basu + J Martina

26
Aza
19:00
BERRIZ (BIZKAIA)
Berrizko Kultur Etxean
Sarrera 8 euro. Bazkideak 6 euro

Azaroaren 26an La Basu + J Martina (argazkian) zuzenean ariko dira Berriz herriko Kultur Etxean.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.

La Basu

LA BASU Bilbon jaio eta hazia, Elena Caballerok, La Basu izenaz ezagunagoa denak, musika maitale leialtzat hartzen du bere burua, eta musika genero hauek nabarmentzen ditu: rap, soul, dancehall, reggae, R & B, rock, punk eta baita flamenkoa ere… Aneguriarekin batera Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da, non hip hoparen kulturaren barruan emakumeak babesten dituzten.

Kokapena
Berrizko Kultur Etxea
Geltoki Kalea, 3,
48240 Berriz,
Bizkaia,
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/
Bilaketa metodo berriak