Konpost

17
Urr
18:30
LARRABETZU (BIZKAIA)
Hori Bai gaztetxea
Sarrera 10 euro

urriaren 17an Konpost taldea zuzenean ariko da Larrabetzu herriko Hori Bai gaztetxean, Euren lehen lana aurkeztuko dute Gasteiztarrek, formatu akustikoan.

Konpost

Bingen, Ruben, Txerra eta Jon dira Konpost. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute honako banda, eta Gasteiz hirian dute entsegu lokala. «Gasteizen sortu ginen edo Gasteizek sortu gintuen» dio beraien bandcamp guneko azalpenak, eta bertan entzun daiteke taldeak kaleratu duen lehen diskoa. Bertan hamar rock kantu daude, bakoitza, berezko nortasunez idatzia. Probokazioa hitzetan, doinu zuzenak eta instrumentu moldaketa polita. Ahotsa, gitarra, bioliña eta bateriak.

Kokapena
Hori Bai Gaztetxea
Hori Bai Gaztetxea
Andra Mari Kalea, 23
Larrabetzu
Bizkaia
https://www.facebook.com/horibai/