Konpost

22
Ira
19:00
LAZKAO (GIPUZKOA)
Plazan
Doan

Konpost taldeak aurtengo neguan kaleratutako diskoa aurkeztuko du Lazkaoko plazan, “Euskara bizi, kultura bizi” programaren baitan. Kontzertua Maizpide euskaltegiak antolatu du

Konpost

Bingen, Ruben, Txerra eta Jon dira Konpost. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute honako banda, eta Gasteiz hirian dute entsegu lokala. «Gasteizen sortu ginen edo Gasteizek sortu gintuen» dio beraien bandcamp guneko azalpenak, eta bertan entzun daiteke taldeak kaleratu duen lehen diskoa. Bertan hamar rock kantu daude, bakoitza, berezko nortasunez idatzia. Probokazioa hitzetan, doinu zuzenak eta instrumentu moldaketa polita. Ahotsa, gitarra, bioliña eta bateriak.