Konpost
19
Ira
13:00
AGURAIN (ARABA)
IBAIA taberna
Doako emanaldia
Konpost talde gasteiztarrak aurtengo neguan kaleratutako diskoa aurkeztuko du Aguraingo Ibaia tabernan. Eguerdian izango da kontzertua.
Konpost
Bingen, Ruben, Txerra eta Jon dira Konpost. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute honako banda, eta Gasteiz hirian dute entsegu lokala. «Gasteizen sortu ginen edo Gasteizek sortu gintuen» dio beraien bandcamp guneko azalpenak, eta bertan entzun daiteke taldeak kaleratu duen lehen diskoa. Bertan hamar rock kantu daude, bakoitza, berezko nortasunez idatzia. Probokazioa hitzetan, doinu zuzenak eta instrumentu moldaketa polita. Ahotsa, gitarra, bioliña eta bateriak.