KOKO-JEAN & THE TONICS

27
Aza
20:00
SORALUZE (GIPUZKOA)
Herriko Antzokia
Sarrera 10 euro

Azaroaren 19tik 28ra Blues Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Soraluze herrian. Aurtengoan ere egitarau ederra prestatu dute.

Koko-Jean & The Tonics (Groove eta Soul leherketa)
Koko-Jean & The Tonics-ek musikalki desberdinak diren lau munduren onentsuena proposatzen digu soul, erritmo eta groovez betetako eztanda bakarrean. Bartzelonan bizi den abeslari afro-katalan honek hankaz gora jarri zuen Bartzelonako soul eta rythm & blues eszena duela urte batzuk, The Tonics taldearekin abentura berri bila abiatuta (Anton Jarl, Victor Puertas eta Bartzelonako eszenetan dabiltzan musikarien artean kritikak txalotuenetako Dani Baraldes).

Front-woman gisa, oholtzen zurrunbilo, Miss Koko-Jean Davis daukagu (The Excitements taldeko abeslari ohia). Emakume honek era berean hunki gaitzake baladaz edo bluesaren gordintasunaz, berdin dio, bere rock & roll eta soularekin segundo batzuen lana izaten du tenperatura goititzea.

Baterian Anton Jarl daukagu (Los Mambo Jambo, Rambalaya, Flamingo Tours). Denok ezagutzen dugun piztia da, beat bakoitzean indartuagotzen du bere estilo dotore eta rockanroltsua. Dani Patillas Baraldes gitarrajole kamaleonikoa da, gitarra kolpe bakoitzean dardarazten gaitu. Oso litekeena da Los Mambo Jambo taldearekin edo Dani Nel, La Banda del Zoco, Macaco, Jarabe de Palo edo Rulo eta La Contrabanda bezalako talde emankorrekin entzun izana urtez urte.

Azkenik, Hammond-aren jabe daukagu Vitor Puertas, Katalunian eta bere mugetatik kanpo ere bluesman eta harmonikajole ospetsua. Funtsezko piezak dira multzo honetan bere swinga eta bere groovea. Bluesa jotzen ikusten ahal dugu Suitcase Brothers, Big Mama Montse, Vermut Timerekin eta nazioarteko beste artista ugarirekin.

Koko-Jean & The Tonics honek 2020ko otsailean egin zuen debuta diskografian Dani Nelek ekoitzitako Hairwhip LHrekin, eta 2021eko urrian Shaken & Stirred aurkeztekoak dira, soul, blues eta rock & roll dosi handiak biltzen dituen estreinako diskoa, New Orleanseko espiritu musikalean bildua. Alegia, Koko-Jean & The Tonics puri-purian.

EGITARAUA

AZAROAK 19 BARIXAKUA
Watermelos Slim (AEB)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 20 ZAPATUA
Izo Fitzroy (UK)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 21 DOMEKIA
Eunice Vs Mayka Edjole (Madril/Gasteiz)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 26 BARIXAKUA
Niko Etxart & Hapa Hapa (EH)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 27 ZAPATUA
Koko-Jean & The Tonics (Bartzelona)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 28 DOMEKIA
Musika Eskolako konboak
13:00, antzokian.

Kokapena
Soraluzeko Herriko Antzokia
Herri Antzokia
Baltegieta Kalea, 2, 20590
Soraluze