Kokein + Sua

03
Ots
22:00
ORIO (GIPUZKOA)
Etxeluze gaztetxea
Sarrera 8 euro

Kokein eta Sua (argazkian) taldeek indarrak batuko dituzte zenbait emanaldi eskainitzeko. Otsailaren 3an Orioko Etxeluze gaztetxean ariko dira zuzenean disko berriak aurkezten. Sarreren aurresalmenta orioko K2 tabernan urtarrilaren 13tik aurrera. Ate irekiera 22:00tan.

Sua

Bizkaiko Maruri-Jatabe herrian sortu zen Sua taldea 2017 urtean. Aurretik Dekot bezalako taldeetan ibilitakoak ziren taldeko zenbait musikari, eta abiadura bizian sortu zituzten egitasmo berriaren lehen kantuak. Taldearen izen bera zuen disko txikiarekin ezagutugu genituen 2019 urtean, eta denbora gutxira heldu zitzaien ‘Ordu beltzak’ iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko aukera Airaka diskoetxearen zigilupean. Rock kantuak lantzen ditu laukote bizkaitarrak, energia eta intentsitateekin jolastuz kantu dantzagarrietan. Batzuetan leun, besteetan oldarkor, zuzenean gozatzeko taldea da Sua. 2022ko neguan ikusten du argia taldearen estudiok azken emaitzak, eta ‘Gorde Genituen Beldurrak’ izenpean kaleratzen da lana beste behin Airaka zigilupean.

kokein

1999. urtean sortu ziren Kokein taldea Eibar herrian, eta geroztik etenik gabe aritu dira emanaldiak eskaintzen eta diskoak argitaratzen. Musikalki rock giroak lantzen ditu Kokein taldeak, hori bai, ñabardura eta eragin ugariko rocka.   90 hamarraldiko rocka dute sustrai nagusi, baino aldaera ezberdinak dituzte kantuen artean. Taldeak iraupen luzeko 7 disko grabatu ditu urte hauetan guztietan, eta 2022ko neguan ikusten du argia azken estudioko lanak. ‘Atomika’ izenpean kaleratzen da lana Mauka diskoetxearen babesean.

Kokapena
Etxeluze Gaztetxea
Etxeluze Gaztetxea
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio
https://www.facebook.com/etxeluze
Bilaketa metodo berriak