Kokein + Mice
1999. urtean sortu ziren Kokein taldea Eibar herrian, eta geroztik etenik gabe aritu dira emanaldiak eskaintzen eta diskoak argitaratzen. Musikalki rock giroak lantzen ditu Kokein taldeak, hori bai, ñabardura eta eragin ugariko rocka. 90 hamarraldiko rocka dute sustrai nagusi, baino aldaera ezberdinak dituzte kantuen artean. Taldeak iraupen luzeko 7 disko grabatu ditu urte hauetan guztietan, eta 2022ko neguan ikusten du argia azken estudioko lanak. ‘Atomika’ izenpean kaleratzen da lana Mauka diskoetxearen babesean.
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.
Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.
01012 Gasteiz
Araba